IkasDok, dokumentu trukada gunea
Abisua : Inkesta
Anderea/Jauna,
IKASek, EEPk eta Hezkunde Nazionalak hitzarturik, hiru sareetako irakasleek euskarazko ikasmaterialgintzaz duzuen iritzia jakin nahi dugu. Inkestaren lehen parte honetan, IKASek, IKAS-BIk eta Akitaniako CRDPk argitaratu ikastresnez zer diozuen jakin nahi genuke, galde-sortari interneten bidez ihardetsiz. Inkestaren bigarren partea geroxeago eginen dugu (2009ko larrazkenean), zer ikastresna egin behar dugun jakin dezagun, aldatu berri diren programa ofizialak kontuan hartuz. Inkestaren lehen parteari erantzuteko epea ekainaren 30a da.
Oraindanik eskertzen zaitugu.
Lehen mailako galde-sortari ihardesteko, otoi klik egizu "hemen"
Bigarren mailako galde-sortari ihardesteko, otoi klik egizu "hemen"
IkasDok, dokumentu trukada gunea
Gune honetan badira ama eskolalo, lehen mailako eta bigarren mailako irakasleei zuzendu baliabide pedagogikoak. Lexikoak, bildumak edo fitxak pdf formatuan aurkituko dira. Informatika programa eta mp3 fitxategi zenbait ere badira.
Bi motako dokumentuak dira : IKASek sortuak (eta bestalde argitaratuak edo ez), eta irakasleek eraikiak eta denen eskuetan emanak.
IKASek sortu dokumentuak
“Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin” Creative Commons lizentziapean daude.
Honek erran nahi du lan dokumentuak nahi bezainbat kopiatzen ahal dituzula, zure aldian zabal zenitzakeela, eta berdin dokumentuak alda ditzakezula, baldintza hauek betez geroz : lanaren kredituak aitortu, ez merkataritza xedetan erabili, eta baimen beraren arabera partekatu.
Lizentziari buruzko zehaztasunak ikus orri berezi honetan.
Dokumentu bati aldaketarik ekartzen badiozu, aitzinetik eskertzen zaitugu guri helaraztea, gure datu basea hobetzen eta aberasten segi dezagun.
Dokumentu trukada
Gune honen datu basea irakasleek eraiki eta denen eskuetan utzi dokumentu pedagogikoei irekia da. Nahiz eta argitaratuak izan aitzin IKASen gainbegirada ukan duten, gune honetan agerraratzen diren dokumentuen forma, edukia, eta daramaten informazioen erantzukizuna egileenak dira.
Ez baduzu bestela izan dadin eskatzen, zure dokumentuak “Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin” Creative Commons lizentziapean zabalduko ditugu.
Dokumentu bat gune honetan agerrarazteko zehaztasunak ikus orri berezi honetan.
Informazio gutunak
Azken berrien ukaiteko (Ikas-en argitalpenak, IkasDok-en gehitu dokumentuak...) Informazio gutuneko harpidetza harrazu, ezkerreko zutabeko inprimakia erabiliz.

