Ataria >> Nahas-mahas >> Jakin beharrak >> Dokumentu trukada.
Dokumentu trukada
Ostirala 2008(e)ko abenduaren 5a.
Gune honen datu-basea, irakasleek sortu eta denen esku utzi dokumentu pedagogikoei irekia da.
Euskal irakaskuntzako egokia den edozein dokumentu ezar daiteke.
Lizentzia
IKASek gune honetako dokumentuak “Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin” Creative Commons lizentziapean zabaltzea erabaki du. Ez baduzu bestela izan dadin galdatzen, zure lana baldintza beretan plazaratua izanen da.
Halaber, dokumentua bere egilearen izenean agertuko da, egileak bestela izan dadin ez badu galdegiten (adibidez, galda dezake bere izena ez agertzea).
Erantzukizuna
Gune honetan agerraratzen diren dokumentuen forma, edukia, eta daramaten informazioen erantzukizuna egileenak dira.
Edozein dokumentu proposatu aitzin, segurtatu behar duzu erabili dituzun elementuak (testua, marrazkiak, grafikoak edota taulak) kopiatzeko, eraldatzeko eta zabaltzeko baimenak badituzula.
IKASen gainbegirada
Dokumentu bat gune honetan ezartzerakoan, zure baimena ematen duzu IKASek gainbegira dezan, bereziki hizkuntza, itxura eta argitalpen eskubideen ikuspegietatik.
Dokumentu baten agerrarazteko,
helbide honetara igor zenezake : info@ikas.org, edo IKASekin harremanatan sar zintazke, telefonoz (05 59 93 24 80) edo Uztaritzeko Lota jauregira etorriz.
Euskal irakaskuntzako egokia den edozein dokumentu ezar daiteke.
Lizentzia
Erantzukizuna
IKASen gainbegirada
Dokumentu baten agerrarazteko,
Atal berean - Lehenagoko artikulua : 10. IkasDok, dokumentu trukada gunea -
Izenpedurak : 0
Atal berean
Artikulu hau gomendatu
Azken iruzkinak
- Foroetako mezuak : 0