Ataria >> Baliabide pedagogikoak >> Bigarren maila - Kolegioa >> Historia >> Antzinateko testu nagusiak. >>
Antzinateko testu nagusiak.
Seigarrenean historia programari dagozkion testuak.
1. Bibliako irakurgaiak.
2. Iliada eta Odiseako irakurgaiak.
3. Eneidako eta Galiako gerlako irakurgaiak.
4. Testamendu berriko irakurgaiak.
Artikuluak
Testamendu berriko irakurgaiak - 2006(e)ko ekainaren 17a
19. Samaritar ona
(Lukas 10)
Lege irakasle batek, Jesus frogatu nahian, erran zion :
« Zein da ene lagun urkoa ? »
Jesusek erran zuen : « Gizon bat Jerusalemetik Jerikorat heldu zen. Bidean ohoinak atera zitzaizkion, zuen guzia ebatsi, zanpatu eta erdi hilik utziz, aldegin zuten ».
Suertez bide beretik jausten ari zen sakrifikatzaile bat, gizon hura ikusirik, ondotik iragan zen eta ez gelditu. Toki bererat heldu zen apez bat ere, gizon hura ikusirik, ondotik iragan zen gelditu gabe. (...)
Segida
Eneidako eta Galiako gerlako irakurgaiak - 2006(e)ko ekainaren 17a
14. Laokoonen zigorra
(Virgilioaren arabera, EneIda, II. liburua)
Denak ixildu ziren, begiak Eneasi buruz itzulirik. Orduan heroi agurgarria honela hasi zen :
« Ateak idekitzen dira ; plazer egiten du kanpora ateratzeak, Doriarren lurren ikusteak, haiek hornidurak abandonatuak eta bazterrak hustuak direla hautemaiteak. Gudalostea hemen zen finkatua, hor Akiles gaiztoa ; itsasuntzien tokia hemen zen, han batailak izaiten ohi ziren eremua. Minerva Jainkosari eginiko zorigaitzeko emaitzari (...)
Segida
Bibliako irakurgaiak - 2006(e)ko ekainaren 17a
1. Adan eta Eba Edengo baratzean
(Hasiera 2. eta 3.en arabera)
Jahvek gizona Edengo baratzean ezarri zuen. Eta hauxe agindu zion : « Baratzean diren zuhaitz guzietako fruituak jaten ahalko dituk baina ongiaren eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitzekoak ez dituk janen, ezen haietarik janen duan egunean berean hilen haiz ».
Jahvek erran zuen : « Gizona bakar-bakarrik egon dadin ez da gisa. » Lurrarekin egin zituen landetako animaliak eta zeruko hegaztiak oro. Gero, gizonarenganat ekarrarazi (...)
Segida
Iliada eta Odiseako irakurgaiak - 2006(e)ko ekainaren 17a
8. Hefaistos jainkoak Akilesen erredola lantzen du
(Iliada , XVIII. kantuaren arabera)
Hepaistosek bere hauskoak suari buruz zuzentzen ditu eta haren azkartzeko manua emaiten die. Igortzen duten haizeak hogei labe ere sutan emaiten ahal ditu. Su horretarat, burdin-horia, zilarra, eta urrea aurtikitzen ditu, eta ingudea pausatu ondoan, esku batekin mailu pisu bat eta bestearekin trukesak hartzen ditu. Erredola sendo bat egiten du, zinez handia, eta haren bazterrak urre bizizko hiru (...)
Segida